XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asarrerik gabeko banakatzea izan zan.

Lanbideak ala eskatzen zielako egiña.

Eskulangille auek pelota-lekuan inguruan bizi izan dira.

Auek ola, Olazabal, Ategorrieta-ko Jai Alai-en kolokatu zan.

Etxebeste-k Beti-Jai-en jarraitzen zuala.

Jolas leku au Zurriola-n zegoan, gaur Printzipe antzokia arkitzen dan toki berean.

Leengo gizaldiaren azkenaldean eldu ziran Amerika-ra Beti Jai-ko pelotariak; eta Etxebeste eskulangillea aiekin batera.

Etxebeste au oso artetsua genduan bere langintzan, eta, Mexiko-n urte batzuek igaro ondoren, berriro ere jaioterrira bildu zan.

Azkeneko urteak Astigarraga-n igaro zituan.

Joan zan azkeneko gizaldi urte aietan Pantaleon Olazabal-ek bere lan-lekua Donostia-n eta Ondarrabi-n izan zuan.

Ondarrabi-ko kale Nagusian jarri zan bizitzen bere emaztearekin, eta emen egiten zuan lana bederatzi illabetez; eta beste iru illabeteetan Donostia-ko Sarriegi Enparantza-n, Kojueneko etxean.

Sasoi artan bazan izen aundiko beste txisteragille bat: Lakarra, Azkaine-ngo Lakarra-baita baserrian jaioa.

Bere errikide eta eskulangille Batatchet-en eta Soubelet-en bideari iarraitu zion Lakarra-k.

Lakarra izan genduan zumitzezko errebote-txisterari gaur ezagutzen dugun tankera eman zion eskulangillea, Olazabal-ek esaten digunez.